Nor etorri beharko litzateke?

  • Berdintasun, aniztasun eta inklusioaren sektoreetan lan egiten duten tokiko eta eskualdeetako ordezkari hautetsiak eta langileak.
  • Gizarte zibileko erakundeak, adituak eta irakasleak.
  • Nazioarteko sare eta erakundeetako ordezkariak.

Zergatik etorri?

  • Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa ezinbestekoak dira komunitate erakargarriak garatzeko eta herritar guztien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.
  • Berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzko Atlantic konferentzia leku ezin hobea izango da bizilagunen potentziala ahal bezainbeste aprobetxatuko duten komunitateak eraikitzen ikasteko.

Zer eztabaidatuko da?

  • Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa toki mailan loratzen ikastea.
  • Aztertuko dugu nola egin dezaketen aurrera Europako eskualde eta udalerriek gizarte anitzago, parekideago eta inklusiboagoak izateko bidean, herritar guztiak etxean senti daitezen.
  • Landuko ditugun gaien artean izango dira, besteak beste, giza eskubideak, Administrazioa eta zerbitzu publikoak, bazterketa intersekzionala, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuak.

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: