EPOA AGM 2019

 

Atlantikoko Biltzarraren markoan, LGBTI pertsonen errealitatea hobeto ezagutzeko eta ulertzeko lagungarri izan daitezkeen proiektu, esperientzia eta edozein ekimen nabarmenduko dira. Horretarako, txosten nagusiez gain, modu labur eta zuzenago batean bestelako egoera batzuk ezagutzeko aukera eman dezaketen aurkezpen laburrek beren tartea izango dute, PITCHING formatuaren antzera.

Proposamen bakoitzaren aurkezpenerako, beharrezkoa izango da ondoren erakusten den formularioa jarraituz inskribatzea. Proposamena PDF formatuan aurkeztu beharko da eta ezingo du gainditu hiru orrialdeko luzera.

Aurkezpen hauek txosten nagusien azalpenaren ondoren burutuko dira. 3 edo 4 aurkezpen izango dira eta ondorengo bi ardatzetako batean kokatu beharko dira:

 

  • LGBTI pertsonen giza eskubideen egoera.
  • LGBTI pertsonak enpresan barne hartzea sustatzeko jardunbide egokiak.

Proiektuaren inprimakia

Hizkuntza

Lan-ardatza

Artxiboa erantsi

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: