Alojamiento

HOTEL TAYKO BILBAO ****

INFORMAZIOA

Alde Zaharrean, Merced Zubiaren parean eta Arriaga Antzokitik 250 metroetara kokatua, Tayko Bilbao Hotelak dekorazio zaindua eta atseden hartzera gonbidatzen dituzten gelak eskaintzen ditu. Chillout area eta 24 ordu irekita dagoen fitness zentroa ere baditu. Horrez gain, “Patri” Gastrobar eta “Ola” Jatetxea ditu. Biak 10 Michelin izar dituen Martin Berasategui sukaldariak kudeatuak.

TARIFA

Gure webgunean agertzen den tarifa malguari 20%ko deskontua eskaintzen dugu erreserba egiten den momentuan. Deskontua eskuratzeko, bilbao@taykohotels.com posta elektronikoaren bidez edo 944652070 telefonoaren bidez egin behar da erreserba, eta “ORTZADAR LGBT KONGRESUA“ kodea adieraziz.

HELBIDEA

Hotela Erribera Kalearen 13. zenbakian dago kokatua. Arriaga tranbia geltokitik 180 metroetara. Elkargunearen egoitza hemendik 2 kilometroetara aurkitzen da. Hara iristeko 25 minutuko ibilaldia egin dezakezu edo 8 minutuetan iritsi zaitezke Arriaga geltokian tranbia hartuz eta Guggenheimen geltokian geldituz.

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: